Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2015eko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2513

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinaraztekoa, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

(Ikus .PDF)

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Hala ere, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko edo bi hilabeteko epean, ebazpena eman duen organoaren aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan edo salatutakoaren mugapeari dagokion salan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Administrazio Publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango diote, bi hilabeteko epean, Asturiaseko Justizia Auzitegi Gorenari edota salatuaren helbideari dagokion zirkunskripzioari. Errekurtso jartze horrek ez dio kalterik eragingo aldez aurretik errekerimendua egin ahal izateari, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak dakarren eran eta epean.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:

Uraren Euskal Agentzia

Orio kalea 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko maiatzaren 26a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala