Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2015eko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2507

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 25ekoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da, lehia librean aurkeztu ahal izateko, Segurako udalerrian gas naturala banatzeko sareari dagokion proiektua, Segurako udal-mugartean (Gipuzkoa).

Ondoren aipatuko den instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da, lehia librean aurkeztu ahal izateko, honako xedapen hauek aintzakotzat hartuta: Hidrokarburoen Alorrari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikulua (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (2002-12-31ko BOE) eta azaroaren 26ko 30/1992 legeko 86. artikulua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (1992-11-27ko BOE).

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; egoitza: General Concha kaleko 20. zk. - 48010 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: aurretiko administrazio-baimena jasotzea, Segurako udalerrian kanalizaturiko gas naturala banatzeko sarea egiteko, Segura udalerrian. Era berean eskatu du instalazioak baimentzea eta gauzatze proiektua onartzea.

– Espedientea: RI. 20/24170 – CGF. 2015/3.

– Instalazioaren ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak.

– Aurrekontua: 509.135,08 euro.

– Administrazioaren baimena eskatu dute.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostiako Easo kaleko 10.ean (PK: 20006), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki iritzitako erreklamazio eta arrazoibideak aurkezteko, edo aipatutakoarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaera eta proiektuak aurkezteko. Kopia hirukoitzak aurkeztu beharko dira.

Donostia, 2015eko maiatzaren 25a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala