Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2458

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 3562/2014 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Basauriko espetxeko preso egon zen Senen Mera Peñaren kasuan, gizarterako lan egiteari buruzko 3562/2014 espedientea bideratu dela; Senen Mera Peña 1990-08-03an Barakaldon (Bizkaian) jaioa, 72316281A NAN, Senenen eta Maria Nievesen semea, azken helbidea Bilboko Untzeta Parrokoaren kalea18, 3. ezk., eta, egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan 2015-01-27an autoa eman da, eta hau da haren xedapen-zatia: «Deklaratu egiten da Senen Mera Peñak ez duela bete gizarterako lanak egiteko berrogei egunetatik hogeita hamaika eguneko zigorra, Santanderreko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 185-13 betearazlean ezarria.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Senen Mera Peña zigortua non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamaikan; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala