Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2446

1140/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetan destinoa daukaten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
MEDIKUEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO LEHEN MAILAKO ARRETAKO PEDIATRIA UNITATEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira medikuen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo tituluak edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziaturaren titulua, eta Pediatriako espezialistarena, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A1 taldea (antzinako A taldea): 25 euro

3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziatura eta Pediatriako espezialistarena, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA
LANPOSTU FUNTZIONALA: PEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA – LMAE

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Txanda irekiaren deialdia: 55 destino

Sarbide orokorra: 51

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 4

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 4

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
LEHEN MAILAKO ARRETAKO PEDIATRIA UNITATEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKUEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) LAN ESPERIENTZIA: 45 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.

1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere lehen mailako arretan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako ospitaleetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan pediatra gisa edo pediatria-arloan pertsonal ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.

3.– Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (35 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (5 puntu, gehienez):

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

((bikain kopurua X 6) + (ohorezko matrikula kopurua X 9)) / irakasgai guztien kopurua

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza (18 puntu, gehienez):

– Doktorea: 15 puntu.

– Cum laude doktorea: 18 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 7,5 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10, gehienez): 0,50 puntu.

– Lotutako goi-mailako beste titulazio bat: 4 puntu

Doktore titulua, cum laude doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak ez dira baloratuko.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak, kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak, dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 1 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,25 puntu.

10-19 orduko ikastaroak: 0,75 puntu.

20-29 orduko ikastaroak: 1,25 puntu.

30-49 orduko ikastaroak: 2 puntu.

50-99 orduko ikastaroak: 3 puntu.

100-249 orduko ikastaroak: 4 puntu.

250-599 orduko ikastaroak: 5 puntu.

600 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortiko gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.

e) Irakaskuntza jarduera (10 puntu, gehienez):

– Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (10 puntu, gehienez):

– Ingelesa: 6 puntu, gehienez.

– Frantsesa: 6 puntu, gehienez.

– Alemana: 6 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) EUSKARA.

– 2. HE: 18 puntu

– 1. HE: 9 puntu

IV. ERANSKINA
FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARIEN GAI-ZERRENDA
ESPEZIALITATEA: PEDIATRA – LMT

I.– OINARRIZKO GAITASUNAK.

1.– Osasunaren Lehen Mailako Arretaren kudeaketa eta antolakuntza. Lehen Mailako Arretako Ekipoen funtzionamendua.

2.– Osasunaren ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak: efikazia, efizientzia, eraginkortasuna eta ekitatea.

3.– Lehen mailako Arretako ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia.

4.– Prebentzioa eta osasuna sustatzea. Prebentzioko jarduera-programa.

5.– Oinarrizko Epidemiologia. Maiztasun-neurriak. Arriskua eta asoziazio kausala. Proba diagnostikoen eta screening proben baliozkotasuna. Zainketa epidemiologikoa.

6.– Historia klinikoa eta informazio-sistemak lehen mailako arretan. Kodifikazio diagnostikoko sistemak lehen mailako arretan. Case Mix Sistemak LMAn (ACG – Adjusted Clinical Groups– ).

7.– Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza. Prozesuen araberako kudeaketa. Kalitate osoa. Hobetze-zikloak.

8.– Ebidentzian oinarritutako Medikuntza (EOM). Praktika Klinikoko Gidak.

9.– Bioetika: pazienteen eta profesional sanitarioen eskubideak eta betebeharrak (informazioa, konfidentzialtasuna, baimen informatua). Arazo etiko legal ohikoenak LMAko pediatrian.

10.– Pazientearen Segurtasuna.

II.– HAURREN ARRETAREKIN LOTUTAKO GAITASUNAK.

1.– Osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa

1.1.– Amagandiko edoskitzea sustatzea.

1.2.– Elikadura gainbegiratzea eta nutrizio-aholkua.

1.3.– Aho-hortzetako osasuna sustatzea.

1.4.– Tratu ona sustatzea eta tratu txarra prebenitzea.

1.5.– Foto-babesari buruzko aholkua.

1.6.– Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko aholkua.

1.7.– Loaren gaineko aholku prebentiboak.

1.8.– Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea prebenitzea.

1.9.– Istripuak prebenitzea.

1.10.– Tabako-kontsumoa (pasiboa eta aktiboa), alkohol- eta bestelako droga-kontsumoa prebenitu eta detektatzea.

1.11.– Iodo-defizita prebenitzea, eta D bitaminarekin osatzeko aginduak.

1.12.– Sexu-heziketa, eta nahigabeko haurdunaldia eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea adoleszentzian.

2.– Immunizazioak:

2.1.– EAEko txertoen egutegi ofiziala eta bertan sartzen diren txertoen ezaugarri orokorrak: txerto-mota, jartzeko modua, txertaketa-bitarteak, kontraindikazioak eta albo-ondorioak.

2.2.– Txertaketa ez-sistematikoak, edo egoera berezietan agintzen direnak.

3.– Arazoak goiz detektatzea haurtzaroan.

3.1.– Hazkunde fisikoa eta pubertaroko garapena.

3.2.– Garapen psikomotorea eta afektiboa.

a) Garapen psikomotorea eta afektiboa arlo guztietan (motore lodia eta fina, hizkuntza, soziabilitatea) eta alarma-seinaleak ezagutzea.

b) Autista espektroko trastornoen baheketa.

3.3.– Patologien baheketa.

a) Jaioberrien endokrinopatien, sortzetiko metabolopatien, fibrosi kistikoen eta hemoglobinopatien baheketa.

b) Hipoakusiaren baheketa eta mintzairaren nahasteak.

c) Aldakaren displasia ebolutiboa.

d) Kriptorkidia.

e) Begiko anomaliak, anbliopia, estrabismoa eta errefrakzio-trastornoak.

f) Baheketa bereziko aginduak dituen arrisku-populazioa: gaixotasun zeliakoa, ferropenia, hiperkolesterolemia, hipertentsio arteriala, tuberkulosia, haurren garun-perlesia.

g) Tratu txar, abusu edo zabarkeriaren arrisku-adierazleak.

4.– Lehentasunezko patologiaren arreta: akutua, kronikoa eta arrisku-faktoreak dituen haurraren arreta.

4.1.– Lehentasunezko patologia akutuak LMAn.

4.1.1.– Arnasbideetakoa: goiko arnas infekzio akutua, faringitis, otitis, sinusitis, amigdalitis, laringitis, trakeitis, bronkitis, bronkiolitis, pneumonia, disnea, eztula, epistaxia.

4.1.2.– Infekziosoa: sukar-sindromea, meningitis, entzefalitis, gaixotasun exantematiko biriko eta bakteriodunak, adenopatiak, mononukleosi-sindromea, tuberkulosia, parasitosia.

4.1.3.– Digestiboa: ikterizia, bularreko haurraren kolikoa, gorakoak, beherakoa, heste-ohituren alterazioa, abdomeneko mina, estomatitis, errefluxu gastroesofagikoa, gastroenteritis akutua, hepatitis, errektorragia.

4.1.4.– Dermatologikoa: pixa-oihalen dermatitisa, urtikaria, garatxoak, molluscum, nevus, inpetigoa, aknea, koskadurak, prurigoa, dermatomikosia, pedikulosia.

4.1.5.– Muskulu eskeletikoa: herrena, ibiltzeko nahasmendua, osteokondrosia, artritis, artralgiak, muskuluko minak, talalgiak, beheko gorputz-adarren errotazio- eta angelu-alterazioak, oin planoak, bizkarrezurreko alterazioak.

4.1.6.– Aparatu genitourinariokoa eta giltzurrunetakoa: gernu-infekzioa, errefluxu besikoureterala, proteinuria, hematuria, fimosis, balanitis, bulbaginitis, dismenorrea.

4.1.7.– Oftalmologikoa: malkobidea, anbliopia, begi-zorroztasuna gutxitzea, estrabismoa, konjuntibitisa, betazal-alterazioak.

4.1.8.– Istripuak eta traumatismoak: intoxikazioak, erredurak, zauriak, traumatismo muskulu eskeletikoak eta traumatismo kranialak.

4.1.9.– Kardiobaskularra: murmurioak, sinkopeak, bularreko mina, erritmo-trastornoak.

4.1.10.– Odontologikoa: karieak, gingiboestomatitis, flemoiak, traumatismoak, maloklusioak.

4.1.11.– Hematologikoa: anemia ferropenikoa, purpurak.

4.1.12.– Onkologikoa: tumore-prozesuak egon daitezkeela adierazten duten seinale eta sintomak. Tumore solido ohikoenak. Leuzemiak. Linfomak.

4.1.13.– Kirurgia eska dezaketen prozesuak (egutegi kirurgikoa).

4.1.14.– Farmakoak haurdunaldian eta edoskitzaroan.

4.1.15.– Bihotz-biriketako bizkortze pediatrikoa.

4.2.– Patologia kronikoak

4.2.1.– Asma. Errinitis Alergikoa.

4.2.2.– Amigdalo-adenoidektomiako jarraibideak. Loaren apnea/hipopnea buxatzailearen sindromea (LAHBS).

4.2.3.– Obesitatea.

4.2.4.– Dermatitis atopikoa.

4.2.5.– Enuresia.

4.2.6.– TDAH.

4.2.7.– Atzerapen psikomotorea. Zefaleak. Konbultsioak sukarrarekin eta sukarrik gabe.

4.2.8.– Taila txikia. Hazkundearen atzerapena. Pubertaro goiztiarra eta atzeratua. Ginekomastia.

4.2.9.– Abdomeneko min errepikaria. Beherako eta idorreria kronikoak. Gaixotasun zeliakoa.

4.2.10.– Elikadurarekiko jasanezintasuna eta alergia.

4.2.11.– Osasun mentalari lotutako patologiak: depresioa, espektro autistaren nahasmenduak (EAN).

4.2.12.– Beldurrak, fobiak, loaren trastornoak.

4.2.13.– Portaera- eta ikaste-alterazioak.

4.2.14.– Trastornoak elikadura-portaeran.

4.2.15.– Trastorno psikosomatikoak.

4.3.– Arrisku sozialeko faktoreak dituzten haurren arreta, ezintasunak eta tratu txarrak jasaten dituzten haurren arreta.

4.3.1.– Arrisku sozialean dauden haurrak: etorkinak, etnia ezberdinetakoak izatea.

4.3.2.– Erabilera diagnostiko eta terapeutikoa, haurrari tratu txarra ematen zaiola ikustean edo susmatzean.

4.3.3.– Garaiaurreko haurraren jarraipena, Down-en sindromea eta bestelako ezintasunak dituzten haurren segimendua.

III.– GAI-ZERRENDA KOMUNA.

1.– Osasun Lanbideen Araudiko arau orokorrak. Osasun Lanbideetan jardutea. Profesionalen partaidetza.

2.– Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Langile estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta eginbeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

6.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Borondate aurreratuak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Jabetza publikoko fitxategiak.

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

13.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. plana 2013-2019.

GAI-ZERRENDA OROKARRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– PrevInfad gomendioak/ PAPPS, haurren eta nerabeen artean osasuna sustatzeko ekintzen eta prebentzioko jardueren ingurukoak.

Http://www.aepap.org/previnfad/prev-recom.htm (gaztelaniaz)

2.– Osakidetza. INFAC Buletina (Informazio Farmakoterapeutikoa)

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl04/eu/contenidos/informacion/cevime– infac/eu– miez/2015.html

3.– Martín Zurro, A., Cano Pérez, J.F.: Atención Primaria: Conceptos, organización y práctica clínica, 7. argit., Elsevier España S.A., 2014. ISBNa:9788490228678.

4.– NELSON: Tratado de Pediatría, 19. argit. McGraw-Hill, 2012. ISBNa: 9788480869591.

5.– Espainiako Pediatria Elkartearen (AEP) Txertoei buruzko Batzorde Aholkularia.

Http://vacunasaep.org/ (gaztelaniaz)

AEPren txerto-eskuliburua on-line.

Http://vacunasaep.org/documentos/manual/manual-de-vacunas (gaztelaniaz)

6.– Pediatriako WEB interesgarriak.

Espainiako Pediatria Elkartea-AEP: http://www.aeped.es/ (gaztelaniaz)

Lehen Mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkartea http://www.aepap.org (gaztelaniaz)

AEPap Algoritmoak: http://algoritmos.aepap.org/index.php– modo– algoritmos (gaztelaniaz)

Respirar- To Breathe http://www.respirar.org/ (gaztelaniaz)

GIPI http://www.infodoctor.org/gipi/ciap.htm– K (gaztelaniaz)

Guiasalud: http://portal.guiasalud.es/web/guest/home;jsessionid– e8f079cabc1530115a8e3ab82196 (gaztelaniaz)

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Borondate Aurreratuen Legea.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Jabetza publikoko fitxategiak.

10.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf

11.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013-2020.pdf

12.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf

13.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko plana 2013-2019

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala