Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2015eko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2444

1136/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2014-2015eko Enplegu Publikoko Eskaintzaren deialdi bateratuan sartzeko lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 9ko Erabakiaren bitartez, 2014ko ekitaldirako Ente Publikoko Enplegu Publikoko Eskaintza onartu zen.

Lehengo atalean, 2014ko enplegu publikoko eskaintza osatzen duten lanpostuen kopurua guztira, 187koa dela jasotzen zen.

Bigarren atalean jasotzen zen Osakidetzaren Giza Baliabideak Antolatzeko Plana garatze aldera, onartu egin zela 187 plaza betetzeko barne-sustapeneko hautatze-prozesuen deialdia.

Bestalde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 2015eko otsailaren 23ko Erabakiaren Akordioaren bitartez, 2015eko ekitaldirako Ente Publikoko Enplegu Publikoko Eskaintza onartu zen.

Lehengo atalean ezartzen zen 2015eko enplegu publikoko eskaintza osatzen duten lanpostuen kopurua, guztira 320koa dela.

Bigarren atalean ezartzen zen, Osakidetzaren Giza Baliabideak Antolatzeko Plana garatze aldera, onartu egin zela 320 plaza betetzeko barne-sustapeneko hautatze-prozesuen deialdia.

Hirugarren atalean adierazten zen pertsonal estatutario finko eta barne-sustapeneko langile izaera eskuratzeko prozesuak era bateratuan garatuko direla.

Bosgarren atalean ezartzen zen, hautatze-prozesuen arrazionalizazioaren eta eraginkortasunaren arrazoiengatik, deitutako plazak 2014ko enplegu publikoko eskaintzari dagozkion plazei gehituko zaizkiela, eta 2014 eta 2015 urteetako enplegu publikoko eskaintzak batera gauzatuko direla hautatze-prozesuko deialdi bakar baten bitartez; deialdi horretan bi eskaintzetako plaza hutsen kopuru osoa sartuz.

Zazpigarren atalean ezartzen zen hautatze-prozesuak garatzeko ekintzen kudeaketa haiei dagozkien deialdietako oinarri orokorrek eta espezifikoek zehaztutakoarekin bat etorriz egingo direla.

Azkenik, zortzigarren atalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio deitzen diren hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko ardura, oinarri orokorrak eta espezifikoak kontuan hartuta, eta aldi berean, haren esku uzten da deialdiak gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak ematea, barne sartuta deitu behar diren lanpostuak zehazteari buruzkoa, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeari buruzkoa, eta deialdiei eta destinoen esleipenari buruzkoak.

2014-2015eko EPEko hautaketa-prozesuan deitu beharreko lanpostuak zehaztearen ondorioetarako, ebazpen hau ematen da

EBAZPENA

Lehenengoa.– Txanda bakoitzean zehaztutako hierarkia-ordena aplikatuta, 2014-2015eko Enplegu Publikoko Eskaintzaren hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuak zehazteko irizpide orokorrak ezartzen dira.

1.1.– Txanda irekiko deialdian (507 plaza).

1) Bitarteko langileek betetako plaza hutsak, betetze-data zaharrenetik berrienera kontuan hartuta.

2) Lekualdatze-lehiaketan esleitu gabe edo liberatuta gelditu diren eskainitako plazak, eta 2015eko bigarren seihilekoan deitzeko aurreikusita daudenak.

3) Beharrezkoa izanez gero, titularrik edo betetzen duen langilerik ez duten plazak edo, kasua bada, 2015eko mugikortasun-prozesuen ondorioz hutsik geratuko direnak.

1.2.– Barne-sustapeneko deialdian (507 plaza):

1) Aldi-baterako barne-sustapenaren bidez betetako titularrik gabeko plaza hutsak.

2) Titularrik edo betetzen duen langilerik ez duten plazak edo, kasua bada, 2015eko mugikortasun-prozesuen ondorioz hutsik geratuko direnak.

3) Beharrezko duten kategorietarako, bitarteko langileek betetzen dituzten plaza hutsak, betetze-data zaharrenetik berrienera kontuan hartuta.

Bigarrena.– Ezarritako irizpideak kategoria bakoitzari dagozkion oinarri espezifikoetan deitutako lanpostu-kopuruaren gainean aplikatuko dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan dauden 2014-2015eko EPEan deituko diren plazak zehazteko irizpideak honako egunean aplikatuko dira: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri orokorrak jasotzen dituen ebazpena argitaratzen den egunean.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala