Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2439

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2015-2016ko ikasturtean alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio selektiborako programa bat (230 parte-hartze / lantegi) egiteko zerbitzu-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 91 77.

5) Telefaxa: 945 01 93 01.

6) Helbide elektronikoa: arkaitz-ibarzabal@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko ekainaren 18a.

d) Espedientearen zenbakia: 30/2015-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskripzioa: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2015-2016ko alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio selektiborako programa bat egitea (230 parte-hartze / lantegi).

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: 2015eko irailaren 1etik 2016ko ekainaren 30era.

f) Luzapenik: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 98000000-3.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira, eta segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina karatularen 30.2 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.

– Prezioa: 51 puntu.

– Planifikazioa eta lanaren kronograma (azpirizpideak ditu): 20 puntu.

– Lan-programa, metodologia eta oinarri teknikoen pleguan jarritako helburuekiko egokitzapena: 20 puntu.

– Parte-hartzaileei emateko den materiala eta dokumentazioa: 9 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.600 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 96.600 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa 9.660 euro. Guztira (BEZa barne) 106.260 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (halakorik badago): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi karatularen 29.2 puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 18a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: arkaitz-ibarzabal@euskadi.eus

d) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera, karatularen 28.6 puntuan xedatutakoaren arabera.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: irizpide ez automatikoetan («C» gutun-azalak) eta automatikoetan («B» gutun-azalak) oinarrituta dauden eskaintzen irekiera.

b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza – Osasun Saila.

c) Helbidea: Donostia kalea 1.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Data eta ordua:

«C» gutun-azala: 2015eko ekainaren 26an, 12:00etan.

«B» gutun-azala: 2015eko uztailaren 3an, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

12.– Bestelako informaziorik: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 21a.

Kontratazio Mahaiaren presidentea,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala