Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2438

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1274/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1274/2013 neurriak aldatzea.

Alderdi demandatzailea: José Ramón Martínez Pérez.

Alderdi demandatua: Ascensión Manjón Calzada eta Asier Martínez Manjón.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

223/2014 epaia, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1274/2013 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da José Ramón Martínez Pérez demandatzailearen eta Ascensión Manjón Calzada eta Asier Martínez Manjón demandatuen artean.

Ascensión Manjón Calzada eta Asier Martínez Manjón demandatuen egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala