Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2015eko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2429

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 14koa, Industriako sailburuordearena, zeinen bidez onura publikoaren deklarazioa ematen baitzio «Karrantza-Concha Cto.1» izeneko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoari, Bizkaiko Karrantza Harana-Valle de Carranza eta Lanestosa udalderrietan, zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko xedeak.

Erref.: L-8151 ASA/BIZ.

Esp.: AT-H-2014-66.

AURREKARIAK

1.– 2014ko abenduaren 19an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako lineari onura publikoaren deklarazioa ematea; linea horren zortasuna handitzeak eraginpean hartzen dituen ondasunak eta eskubideak presaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda handitu egin behar da. Enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen. 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2015eko otsailaren 24ko BAOn, 2015eko otsailaren 24ko EHAAn eta 2015eko otsailaren 26ko «El Correo» egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2015eko otsailaren 8an, ofizio bat igorri zien Karrantza Harana-Valle de Carranza eta Lanestosa Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakusteko proposatutako jarduketari buruzko iragarkia, eta udal horiei eskatu zitzaien, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuen ala ez instalazioa herri-onurakotzat aitortzea.

4.– Horretarako xedetutako jendaurreko erakustaldian, udal horiek ez dute aurkeztu ez baldintzaturik, ez alegazio partikularrik.

OINARRI JURIDIKOAK:

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetakoak: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko lege araudia; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

2.– Ebazpena Industria Salburuordeak ematen du, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraiki. (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Onura publikoaren deklarazioa ematen «Karrantza-Concha Cto.1» izeneko 13,2 kV-ko airetiko linearen instalazioa (zortasunik gabeko zerrenda handitzeari dagokionez), honako tarte hauetan:

(Ikus .PDF)

Deklarazio horrek berekin dakar –abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Salburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala