99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2393
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1105/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 1105/2014.
Alderdi demandatzailea: Alcione Alves De Assis Ribeiro.
Alderdi demandatua: Antonio Ribeiro Pinto.
Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
211/2015 epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1105/2014 prozeduran. Alcione Alves de Assis Ribeiro demandatzailearen eta Antonio Ribeiro Pinto demandatuaren artean bideratu da prozedura hori, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.
Antonio Ribeiro Pinto demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.