Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2015eko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2322

AGINDUA, 2015eko apirilaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Bizia para la Inserción Social» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko martxoaren 11n, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan sarrera izan du helbidea lekuz aldatzeko eskritura publikoaren kopia eskuetsi bikoitzak. Eskritura publiko hori Bilboko notario Carlos Ramos Villanuevak egiletsi zuen 2015eko otsailaren 25ean (protokolo-zenbakia: 804) eta bertan dago jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Bizia para la Inserción Social fundazioaren helbide-aldaketa inskribatzeko eskaera, horrek fundazioaren estatutuetan eragiten duen artikulu-aldaketarekin batera.

Eskritura publiko horretan sartu zen Vanesa Pilar Rodríguez Fernández andreak –patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2015eko otsailaren 23an emandako ziurtagiria, 2015eko otsailaren 23an patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 5. artikulua aldatzea, fundazioaren helbidea gaur egun daukan helbidera egokitzeko helburuarekin.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Bizia para la Inserción Social fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutu-aldaketa agindu honen dataz inskribatzeko agintzea, 2015eko otsailaren 25ean egiletsitako eskritura publikoak xedatutakoarekin bat. Bertan jasota dago sozietatearen helbidea aldatzen dela eta zein artikulu aldatzen den estatutuetan horren ondorioz. Fundación Bizia para la Inserción Social fundazioaren patronatuko lehendakaria den María Fernández Carballok egiletsi zuen eskritura hori, Bilboko notario Carlos Ramos Villanueva-ren aurrean (804 protokolo-zenbakia).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbide soziala hau izango da: Ugaldeguren industrialdea, 1. zk., 11. Pabiloia, 4. partzela, Zamudio.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 30a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala