Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2015eko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2157

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 65/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 65/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Cristina Ruticovek eskatuta hasi da, Feodor Ruticoven aurka. Hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Iker Legorburu prokuradoreak Cristina Ruticoven ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Feodor Ruticoven aurkakoa. Horrenbestez, erabakitzen dut Cristina Ruticovnk eta Feodor Ruticoven arteko ezkontza dibortzioz desegitea, eta neurri hauek hartzen ditut:

1.– Ezkontide biek elkarri emandako adostasunak eta ahalmenak errebokatzea.

2.– Ezkontza-bizilekua emazte demandatzaileari ematea.

3.– Epaia hau dagokion erregistro zibilera bidaltzea, ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean dibortzio-epaiaren oharra idazteko.

Ez zaizkio berariaz inori kostuak ezartzen.

Feodor Ruticov demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala