Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2015eko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2152

AGINDUA, 2015eko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita 2002ko abenduaren 5eko Agindua, farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10. artikuluak hiru farmazia-eskualde mota ezartzen ditu, udalerrian dauden osasun-eskualdeen arabera edo alderantziz, 11.3 artikuluan aurreikusitako salbuespenarekin.

Hau da salbuespena: osasun-eskualde batek hainbat udalerri –osorik edo zati batean– hartzen baditu barnean, osasun-eskualdearen mugartea hartuko da farmazia-eskualdetzat –Farmaziak Antolatzeari buruzko Legearen 10. artikulua, c) idatzi-zatia–, salbu eta udalerrietako batean biztanle guztien % 75 bizi badira; kasu horretan, farmazia-eskualdea 10. artikuluko b) idatzi-zatikoen artean sailkatuko da («osasun-eskualde batean udalerri bakar bat osorik sartzen bada, farmazia-eskualdea guztiz bat etorriko da osasun-eskualdearekin eta udalerriarekin»).

Osasuneko sailburuaren 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratzen da, eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten. Agindu horren eranskinean, eta 10.1.b) artikuluan aipatu farmazia-eskualdeen barnean, 20 zenbakiarekin sailkatzen da Zarauzko farmazia-eskualdea, zeinak Zarautz, Orio eta Aia udalerriak barne hartzen baititu; izan ere, une hartan farmazia-eskualdeko biztanleen % 75 Zarautzen bizi zen. Hala ere, kontzentrazio-egoera hori aldatu da, eta, egun, farmazia-eskualdeko biztanleen % 75 ez da Zarauzko udalerrian bizi, eraginpean dauden udaletatik eta Estatistika Erakunde Nazionaletik eskuratutako datuetatik ondorioztatzen denez.

Bestalde, 2011n, 2002ko abenduaren 5eko Agindua aldatu zen goian aipatu arrazoi horixe bera tarteko, baina, orduko hartan, Lasarte-Oria farmazia-eskualdean egin zen aldaketa. Orduan, arauaren eranskinaren C) puntuan 17.bis atala erantsi zen. Araugintza teknikoa dela eta, uste dugu bidezkoa dela 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren eranskinaren B) eta C) idatzi-zatiak berriz zerrendatzea bigarren aldaketa honetan; gisa horretan, farmazia-eskualde guztiak behar bezala ordenatuta eta lehen aipatu 11/1994 Legeak ezarritako sailkapen-irizpideetara egokituta geldituko dira.

Azkenik, uste dugu zehaztasun-arrazoiei eta segurtasun juridikoko arrazoiei men eginez, egoki dela araudi aldaketa hau baliatzea farmazia-eskualde bakoitzean barne hartutako udalerrien zerrendan sartzeko izen ofizialaren aldaketatik, desanexio baten ondorioz udalerri berriak sortzetik eta osasun arreta planifikatzetik eratorritako aldaketak.

Hori horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazteko 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren eranskinaren A) idatzi-zatia aldatzea; honela idatzita geratuko da:

10.1.a) artikuluko farmazia-eskualdeak

Farmazia-eskualdea: Vitoria-Gasteiz, zeinak udalerri hau hartzen baititu barnean:

– Vitoria-Gasteiz, salbu Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak.

– eta Okina guneko biztanleak (Bernedoko udalerria)

Farmazia-eskualdea: Donostia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Donostia

Farmazia-eskualdea: Errenteria, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Errenteria

Farmazia-eskualdea: Irun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Irun

Farmazia-eskualdea: Pasaia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Pasaia

– Lezo

Farmazia-eskualdea: Bilbao, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Bilbao

– Alonsotegi

– Arrigorriagako udalerriko 1. barrutiko 2. eta 3. sekzioak.

Farmazia-eskualdea: Basauri, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Basauri

Farmazia-eskualdea: Portugalete, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Portugalete

Farmazia-eskualdea: Santurtzi, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Santurtzi

– Zierbena

Farmazia-eskualdea: Barakaldo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Barakaldo

Farmazia-eskualdea: Getxo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Getxo

Farmazia-eskualdea: Erandio, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Erandio

Farmazia-eskualdea: Leioa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Leioa

2. artikulua.– Farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazteko 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren eranskineko B) idatzi-zatia aldatzea; honela idatzita geratuko da:

B) 10.1.b) artikuluko farmazia-eskualdeak

1) Farmazia-eskualdea: Oñati, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Oñati

2) Farmazia-eskualdea: Eibar, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Eibar

3) Farmazia-eskualdea: Azkoitia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Azkoitia

4) Farmazia-eskualdea: Legazpi, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Legazpi

5) Farmazia-eskualdea: Tolosa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Tolosa, salbu Bedaio eta Aldaba guneak

6) Farmazia-eskualdea: Andoain, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Andoain

7) Farmazia-eskualdea: Oiartzun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Oiartzun

8) Farmazia-eskualdea: Hondarribia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Hondarribia

9) Farmazia-eskualdea: Amorebieta-Etxano, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Amorebieta-Etxano

10) Farmazia-eskualdea: Etxebarri, Doneztebeko Elizatea, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Etxebarri, Doneztebeko Elizatea

11) Farmazia-eskualdea: Gernika-Lumo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Gernika-Lumo

12) Farmazia-eskualdea: Ortuella, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Ortuella

13) Farmazia-eskualdea: Valle de Trápaga-Trapagaran, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Valle de Trápaga-Trapagaran

14) Farmazia-eskualdea: Sestao, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Sestao

15) Farmazia-eskualdea: Laudio, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Laudio

– Orozko

– Okondo

– Arakaldo

16) Farmazia-eskualdea: Bergara, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Bergara

– Antzuola

– Elgeta

17) Farmazia-eskualdea: Arrasate, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Arrasate

– Aramaio, salbu Olaeta guneko biztanleak.

18) Farmazia-eskualdea: Azpeitia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Azpeitia

– Errezil

19) Farmazia-eskualdea: Ermua, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Ermua

– Mallabia

20) Farmazia-eskualdea: Bermeo, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Bermeo

– Mundaka

– Sukarrieta

21) Farmazia-eskualdea: Ondarroa, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Ondarroa

– Berriatua

22) Farmazia-eskualdea: Markina-Xemein, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Markina-Xemein

– Etxebarria

– Ziortza-Bolibar

23) Farmazia-eskualdea: Durango, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Durango

– Izurtza

– Iurreta

– Mañaria

24) Farmazia-eskualdea: Galdakao, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Galdakao

– Larrabetzu

25) Farmazia-eskualdea: Güeñes, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Güeñes

– Gordexola

3. artikulua.– Farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazteko 2002ko abenduaren 5eko Aginduaren eranskineko C) idatzi-zatia aldatzea; honela idatzita geratuko da:

C) 10.1.c) artikuluko farmazia-eskualdeak

1) Farmazia-eskualdea: Arabako Lautada, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Agurain

– Barrundia

– Burgelu

– Alegria-Dulantzi

– Iruraiz-Gauna

– Donemiliaga

2) Farmazia-eskualdea: Arabako Mendialdea, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Kanpezu

– Arraia - Maeztu

– Harana

– Bernedo, salbu Okina guneko biztanleak.

– Lagran, salbu Pipaon guneko biztanleak.

3) Farmazia-eskualdea: Araba Errioxa, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Lapuebla de Labarca

– Bilar

– Laguardia

– Leza

– Navaridas

– Samaniego

– Eskuernaga

– Mañueta

– Elciego

– Oyón-Oion

– Kripan

– Lantziego

– Iekora

– Moreda Araba

4) Farmazia-eskualdea: Arabako iparraldea, zeinak udalerri hauek hartzen baitu barnean:

– Zuia

– Urkabustaiz, salbu Inoso guneko biztanleak.

– Zigoitia

– Kuartango

– Erriberagoitia, salbu Viloria, Arreo, Basquiñuelas eta Villambrosa

– Legutio

– Ubide

– Otxandio

– Olaeta guneko biztanleak (Aramaioko udalerria)

– Arratzua-Ubarrundia

– Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak (Vitoria-Gasteizko udalerria).

5) Farmazia-eskualdea: Arabar Errioxa, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Gaubea

– Labastida

– Añana

– Viloria, Arreo, Basquiñuelas eta Villambrosa (Erriberagoitiako udalerria)

– Lantaron

– Erribera Beitia

– Armiñon

– Zambrana

– Berantevilla

– Peñacerrada-Urizaharra

– Iruña Oka

– Pipaon guneko biztanleak (Lagrango udalerria)

6) Farmazia-eskualdea: Araia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Aiara

– Amurrio

– Urduña

– Artziniega

– Inoso guneko biztanleak (Urkabustaizko udalerria)

7) Farmazia-eskualdea: Leintz Bailara, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Leintz-Gatzaga

– Aretxabaleta

– Eskoriatza

8) Farmazia-eskualdea: Elgoibar, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Elgoibar

– Mendaro

– Soraluze-Placencia de las Armas

9) Farmazia-eskualdea: Deba, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Deba

– Mutriku

10) Farmazia-eskualdea: Zumarraga, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Zumarraga

– Ezkio-Itsaso

– Urretxu

– Gabiria

11) Farmazia-eskualdea: Ordizia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Ordizia

– Altzaga

– Itsasondo

– Arama

– Gaintza

– Zaldibia

– Lazkao

– Ataun

12) Farmazia-eskualdea: Beasain, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Beasain

– Ormaiztegi

– Olaberria

– Segura

– Idiazabal

– Zegama

– Zerain

– Mutiloa

13) Farmazia-eskualdea: Villabona, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Villabona

– Aduna

– Zizurkil

– Asteasu

– Larraul

– Hernialde

– Anoeta

– Irura

– Alkiza

14) Farmazia-eskualdea: Ibarra, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Ibarra

– Belauntza

– Berrobi

– Leaburu

– Gaztelu

– Berastegi

– Elduain

– Lizartza

– Orexa

15) Farmazia-eskualdea: Alegia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Alegia

– Altzo

– Ikaztegieta

– Orendain

– Amezketa

– Abaltzisketa

– Legorreta

– Baliarrain

– Bidania-Goiatz

– Albiztur

– Beizama

– Bedaio guneko biztanleak (Tolosako udalerria)

– Aldaba guneko biztanleak (Tolosako udalerria)

16) Farmazia-eskualdea: Hernani, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Hernani

– Urnieta

– Astigarraga

17) Farmazia-eskualdea: Zumaia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Zumaia

– Zestoa

– Aizarnazabal

– Getaria

18) Farmazia-eskualdea: Lasarte-Oria, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Lasarte-Oria

– Usurbil

19) Farmazia-eskualdea: Zarautz, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Zarautz

– Orio

– Aia

20) Farmazia-eskualdea: Abadiño, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Elorrio

– Abadiño

– Atxondo

– Berriz

– Zaldibar

– Garai

21) Farmazia-eskualdea: Arratia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Igorre

– Arantzazu

– Areatza

– Artea

– Zeanuri

– Dima

– Lemoa

– Bedia

22) Farmazia-eskualdea: Arrigorriaga, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Arrigorriaga (1 barrutiko 2. eta 3. sekzioak)

– Zaratamo

– Ugao-Miraballes

– Zeberio

– Arrankudiaga

23) Farmazia-eskualdea: Gernikaldea, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Busturia

– Errigoiti

– Muxika

– Gautegiz Arteaga

– Ibarrangelu

– Elantxobe

– Ereño

– Mendata

– Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz

– Morga

– Murueta

– Forua

– Ajangiz

– Kortezubi

– Nabarniz

– Arratzu

24) Farmazia-eskualdea: Lekeitio, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Lekeitio

– Ea

– Ispaster

– Gizaburuaga

– Amoroto

– Mendexa

– Aulesti

25) Farmazia-eskualdea: Zalla, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Zalla

– Galdames

– Sopuerta

26) Farmazia-eskualdea: Balmaseda, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Balmaseda

– Artzentales

– Trucios-Turtzioz

– Karrantzako Harana

– Lanestosa

27) Farmazia-eskualdea: Abanto-Muskiz, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

– Muskiz

28) Farmazia-eskualdea: Sopela, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Sopela

– Berango

– Urduliz

29) Farmazia-eskualdea: Mungia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Mungia

– Arrieta

– Bakio

– Fruiz

– Gamiz-Fika

– Gatika

– Laukiz

– Maruri-Jatabe

– Meñaka

30) Farmazia-eskualdea: Txorierri, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Derio

– Lezama

– Loiu

– Sondika

– Zamudio

31) Farmazia-eskualdea: Plentzia, zeinek udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Barrika

– Gorliz

– Plentzia

– Lemoiz

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 24a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala