Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2015eko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2151

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (185/2015 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (185/2015 prozedura arrunta) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten duen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko 2015eko martxoaren 6ko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Ebazpen hori 2015eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (52. zk.). Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusi Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2015eko maiatzaren 8a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala