Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2015eko maiatzaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2149

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 11koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzeko dena. Euskal etxeei zuzendutako 2014ko diru-laguntzak ematekoa zen ebazpen hori.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariaren 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, 2015eko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta (36. zk.), euskal etxeei zuzendutako 2014ko diru-laguntzak esleitu ziren.

Euskal etxe esleipendunen artean NABO-North American Basque Organization, Inc. (Estatu Batuetako euskal etxeen federazioa) zegoen eta 25.450 euro esleitu zitzaizkion, II. eranskinean IV. kapituluko gastuetarako (gastu orokorrak eta ekitaldietarakoak).

Erakunde horren jakinarazpena jaso ondoren, Ebaluazio Batzordea 2015eko martxoaren 5ean horretarako bildu zen, eta egiaztatu zuen akats bat egon zela datuak mekanizatzeko orduan; izan ere, akats horren ondorioz, lehen esandako zenbatekoa esleitu zitzaion, benetan zegozkion 38.791 euroen ordez.

Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluaren xedatutakoaren arabera, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

EBAZTEN DUT:

Lehen artikulua.– Atzemandako akatsa zuzentzeko, euskal etxeei zuzendutako 2014ko diru-laguntzak ematen dituen Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariaren 2014ko abenduaren 30eko Ebazpena aldatzea.

Hori dela eta, ebazpen horren II. eranskinean, IV. kapituluan ematen diren diru-laguntzen artean, honako hau dioen tokian:

(Ikus .PDF)

Beste hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarren artikulua.– Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 11.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.


Azterketa dokumentala