Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2140

IRAGARKIA, zeinen bidez Descanso Makrosofa, S.L. sozietateari jakinarazten baitzaio Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko otsailaren 3ko Ebazpena, sozietate horren aurka hasitako zehapen-espedientea ebazten duena.

Espedientearen erreferentzia: 48A001-43-2014.

Eginahalak egin dira Descanso Makrosofa, S.L. sozietateari (Pol. Ind. El Salazar – Nuevo Acceso s/n 30564 Lorqui, Murcia) aipatu ebazpena jakinarazten, baina ez da lortu. Beraz, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.b artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: «Ikuskatze-lanak errazteari dagokionez, aurka jartzea, uko egitea edo oztopoak ipintzea, eta berdin agintari eskudunek nahiz euron agenteek eskatzen dituzten datuak...».

Ezarritako zehapena: 300 euro.

Legezko oharrak: Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, zehapena honela ordaindu beharko duela jakinarazten zaio:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egin denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea oro har ezarrita dagoen aipatutako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan.

Ordaintzerakoan, izena (Descanso Makrosofa, S.L.), espediente-zenbakia (48A001-43-2014) eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartu behar da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (EAEko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 10a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala