Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2015eko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2128

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 285/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 285/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Eibarko Udala.

Abokatua: German Herreros Ibarra.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Aurelio Benito Anton.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-03-20an, eta honela dio xedapen-zatiak:

34/2015 EPAIA

Eibar, bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeia.

Nik, Gonzalo Martin Vazquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titularra naizen aldetik, ikusi egin ditut 285/2014 hitzezko judizioaren autoak. Judizio horretako parte honakoak izan dira: batetik, alderdi demandatzailea, Luis Echaniz Aizpuru prokuradorea, Eibarko Udalaren izenean eta ordez; bestetik, alderdi demandatua, Aurelio Benito Anton.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Luis Echaniz Aizpuru prokuradoreak, Eibarko Udalaren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, Aurelio Benito Antonen aurka, eta, horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 801,33 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.

Prozesurak eragindako kostuak demandatuak ordaindu behar ditu, ebazpen honetako demanda osorik baietsi dela kontuan hartuta.

Jakinaraz bekie epaia pertsonatu diren alderdiei, eta, adierazi epaia irmoa dela, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZLaren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martin Vazquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeian.

Aurelio Benito Anton demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuta.

Ebazpen horren aurka ezin izango du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko apirilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala