Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2061

IRAGARKIA, honako helburu hau duen kontratuaren lizitazioaren berri emateko dena: Euskal Autonomia Erkidegoko seinaleztapen turistikoaren eredua eta eskuliburua egiteko laguntza teknikoaren zerbitzua (DEC 32/03/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 32/03/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko seinaleztapen turistikoaren eredua eta eskuliburua egiteko laguntza teknikoaren zerbitzua kontratatzea.

b) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): lau hilabete, kontratua formalizatu eta biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua ehun mila (100.000) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko maiatzaren 29a, 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar zehatzak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutakoa.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 1a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2.– Helbidea: Donostia kalea 1.

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresa-kopurua (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak.

a) Eskaintza ekonomikoa: % 51.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko seinaleztapen turistiko bateratuaren eredua: % 37.

Irizpide horretarako kontuan hartuko dira honako hauek:

– Seinaleztapen turistikoaren eredua egitea: % 20.

– Ezartzeko proposamena: % 10.

– Euskal Autonomia Erkidegoko seinaleztapen turistikoaren eskuliburua: % 7.

c) Egungo egoeraren analisia eta diagnostikoa. Akatsak eta gabeziak: % 12.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

d) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (eginez gero).

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala