Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2058

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 836/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

107/2015 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita hirua.

XEDAPEN ZATIA

XXXXX adingabearen harrera eratzea erabaki da, adingabearen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den modura eratzea, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean gauzatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Argentina Amaya Silva non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko apirilaren 20a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala