Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2056

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kategoria absolutuan, 2014.urtean egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 1eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena.

AURREKARIAK

1.– 2014ko uztailaren 14an, EHAAn argitaratu zen, kategoria absolutuna, 2014.urtean egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 1eko Agindua.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 1eko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 23a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala