Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2053

AGINDUA, 2014ko uztailaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundación Nuevas Claves Educativas» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko maiatzaren 12an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio María Campo Martínez andreak, Fundación Nuevas Claves Educativas fundazioaren idazkariak, aurkeztutako eskariari.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. Eskritura hori –bertan, helbide aldaketa jasotzen da– Idoia Molinuevo Ugartondok egiletsi zuen –Nuevas Claves Educativas fundazioaren izenean eta ordez, idazkaria gisa–, 2014ko maiatzaren 9an, Gasteizko Blanca Palacios Guillén notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.149).

Eskritura publiko horretan sartu zen María Campo Martínez andreak –fundazioko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2014ko apirilaren 21ean emandako ziurtagiria, 2014ko apirilaren 21ean Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 5. artikulua aldatzea, eta fundazioaren helbidea aldatzea proposatu zen.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Nuevas Claves Educativas fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz, zeina 2014ko maiatzaren 9an egiletsi baitzuen Fundación Nuevas Claves Educativas fundazioko patronatuko idazkari María Campo Martínez andreak, Gasteizko Blanca Palacios Guillén notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.149).

Inskripzio horren ondorioz, fundazioaren helbidea hau izango da aurrerantzean: Florida kalea 17-1. ezk., Vitoria-Gasteiz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea bukatzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala