Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2051

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2014-2015eko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitara ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2014-2015eko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 20ko Aginduak (EHAA, 2014ko urriaren 30ekoa), hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketa deitzen duenak, hamazortzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2014-2015eko lekualdatze-lehiaketarako destinoen behin betiko esleipena argitara ematea, honako zerrendan agertzen den bezala:

Eranskina, destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako parte-hartzaileen zerrenda.

Bigarrena.– Aipatutako eranskina Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon dadin.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2015eko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2015eko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Seigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 11.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala