Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2015eko maiatzaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2050

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleen arteko 2014/2015eko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren sartu egin dira behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren hainbat gorako errekurtso onartu izanaren ondorioz.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 20ko Aginduaren hogeita seigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2014ko urriaren 30eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasleen funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. eranskina, destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina, destinoa esleitu zaien Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IIII. eranskina, destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. eranskina, destinoa esleitu zaien Musika eta Arte Eszenikoko katedradunen eta irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

V. eranskina, destinoa esleitu zaien Arte Plastiko eta Diseinuko katedradunen eta irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

VI. eranskina, destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda, ikasturte honetan praktikaldian daudenak.

Seigarren eranskinean esleitutako destinoak emateko, behar izanez gero, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.net webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberean erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, bai eta ezesteko arrazoiak aipatuko dira ere.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2015eko irailaren 1etik hasita; jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek 2015ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren soberan dauden irakasleek 2015eko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2014ko urriaren 20ko Aginduaren hogeita zortzigarren oinarrian aipatutako agiriak (2014ko urriaren 30eko EHAA).

Seigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2015-2016 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza huts joko dira eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zazpigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala