Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2015eko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2042

IRAGARKIA, 90/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdunak epatzeko dena. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori honako ebazpen honen aurka jarri da: Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, erakunde autonomo horretako lanpostuak berriro atxikitzeko prozeduraren oinarriak arautzen dituena, Lanbideren giza baliabideak berrantolatzeko planarekin bat etorriz.

Honako honen bidez, jakinarazten da Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO), Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, 90/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta) aurkeztu duela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, erakunde autonomo horretako lanpostuak berriro atxikitzeko prozeduraren oinarriak arautzen dira, Lanbideren giza baliabideak berrantolatzeko planarekin bat etorriz.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, honako honen bidez, prozedura horretako interesdun guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, komeni bazaie. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CARLOS DE BERGARA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala