Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2015eko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2035

EDIKTUA, 1132/2014 zenbakiko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua De Castro andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntzako Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek, fede ematen dut:

1132/2014 zenbakiko falta-judizioan, 2015-02-06an epaia eman du Covadonga Medina Colunga andreak, epaitegi honetako epaileak.

Mohammed Aharrar jauna (AIZ: X3068546R) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkez zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala