Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1907

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez,,jakitera ematen da Arabako Lapuebla de Labarka udalerrian gas natural kanalizatuaren banatzeko eta hornitzeko instalazio-proiektua.

Zenbait xedapenetan ezarritakoaren ondorioetarako, zehazki: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi Teknikoa eta horren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, jendaurrean erakutsiko da honako proiektu hau:

Eskatzailea: Gas Natural Rioja, S.A.

Eskaeraren helburua: Lapuebla de Labarkan gas natural kanalizatua banatzea.

Kokalekua: Lapuebla de Labarkako udalerria (Araba).

Aurrekontua: 155.056,04 euro.

Iragarki hau argitaratzen da, nahi duen orok proiektu hori aztertzeko aukera izan dezan, Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2-3.a, Vitoria-Gasteiz), eta aukera emateko, halaber, egoki iritzitako erreklamazioak, alegazioak edo proiektu horien aurka lehiatzeko proiektuak (bina ale), aurkezteko. Hogei eguneko epea izango da horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala