Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1900

EDIKTUA, 1449/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Idazkari Judiziala naizen aldetik,

Fede ematen dut:

1449/2014 zenbakiko falta-judizioan 2014-12-11n epaia eman duela epaitegi honetan Covadonga Medina Colunga epaileak.

Constantin Viorel Tapardau lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Ebazpen osoaren berri izateko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon, Bizkaian, bi mila eta hamabosteko martxoaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala