Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1899

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 229/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 229/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Mary Ysabel Lopez Vargas.

Alderdi demandatua: Bladimir Limon Santivañez.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:

56/2015 EPAIA

Gernika-Lumo, bi mila eta hamabosteko apirilaren hamahiru.

[...]

XEDAPEN ZATIA

Bladimir Limón Santivañez jaunaren aurka, Mary Ysabel López Vargas andrearen izenean eta ordez D’Acquisto Toña prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut funtsean; kostuak ez zaizkio inori ezartzen; eta XXXX eta XXXX adingabekoei dagokienez honako neurri hauek hartzen dira:

1.– Zaintza eta jagoletza.

2.– Bisita-araubidea.

3.– Familiako etxebizitzaz baliatu eta gozatzea, eta etxe horretako gauzak eta altzariak.

4.– Mantenu-pentsioa.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala