Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1898

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 36/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 36/2014.

Demandatzailea: Lidia Tocu.

Abokatua: Ignacio Vazquez Gonzalez.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Ilarie Tocu.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, 128/14 epaia eman da 2014-11-12an. Hona hemen epaitza:

Baiesten da Gabilondo prokuradoreak, Lidia Tocu andrearen izenean eta ordez, Ilarie Tocu jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, hala, dibortzioz desegitea erabakitzen da bien arteko ezkontza, 1981eko apirilaren 25ekoa. Legez dagozkion ondorioak izango ditu deklarazio horrek. Gainera, neurri hauek hartze dira:

– Lidia Tocu andreari izendatzen zaio XXXX XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza (1998ko martxoaren 23an jaio zen adingabea). Guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da.

– Amari eta seme adingabeari esleitzen zaie familia-etxebizitzaren, altzarien eta etxeko horniduren erabilera eta gozamena. Etxebizitzaren helbidea: San Frantzisko kalea, 58 - 2. A, Elgoibar.

– Interesdunek berek, hau da, aitak eta semeak, libreki erabakiko dute zein izango den aita eta semearen arteko komunikazio- eta bisita-erregimena, betiere aitak berriro ekiten badio seme adingabearekiko harremanari.

– Ilarie Tocu jaunak, hilero, hilaren lehenengo bost egunetan, ehun eta berrogeita hamar (150) euro ordainduko ditu, bere semearen mantenurako, amak hartarako izendatutako kontuan. Betebehar hori ebazpen hau eman den egunetik aurrera beteko da; lehenengo hil honetan, heinean banatuko da dagokion zenbatekoa. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazioanalak edo haren ordezko erakundeak ezarritako PKIren arabera. Lehenengo aldiz, 2015eko urtarrilean eguneratuko da. Betebeharrari erantzuten ez bazaio, beharrezko neurriak hartuko dira. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Autoetan sortutako gastuak ordaintzeari dagokionez, ez da erabakirik hartzen.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala, eta jakitera eman ezen, epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan prestatuko da errekurtsoa bost eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Ebazpen honen lekukotza sar bedi autoetan, eta jatorrizkoa epaitegiko epaien liburuan.

Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian epaituz, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko azaroaren hamabian.

Ilarie Tocu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, PZLb Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko martxoaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala