Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1892

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 268/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 268/2014.

Demandatzailea: Juan Luis Salas Saint Hilaire.

Abokatua: Luis Miguel Mateo Criado.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Demandatua: Evelin Yohana Florez Molina.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, 2015-03-25eko Epaia eta 2015-04-10eko Autoa eman dira. Hauxe da epaitza eta xedapen-zatia:

«EPAITZA

Partez baiesten dut Dukiñe Agirrezabala prokuradoreak, Eva Sanchez Gonzalezen izenean eta ordez, Jonatan Villamor Amayuelasen aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, honako neurri hauek ezartzen ditut:

Jonatan Villamor Amayuelasek eta Eva Sanchez Gonzalezek osatutako ezkontza deseginda geratzen da, dibortzioa dela-eta. Errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahalaz baliatuz ezkontideetako baten ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera.»

«XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2015-03-25ean emandako 25/2015 epaia zuzentzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

EPAITZA

Partez baiesten dut Nerea Ariño Delgado prokuradoreak, Juan Luis Salas Saint Hilaireren izenean eta ordez, Evelin Yohana Florez Molinaren aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, honako neurri hauek ezartzen ditut:

Juan Luis Salas Saint Hilairek eta Evelin Yohana Florez Molinak osatutako ezkontza deseginda geratzen da, dibortzioa dela-eta. Errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahalaz baliatuz ezkontideetako baten ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera.»

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara».

Evelin Yohana Florez Molina demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Ebazpenen testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko apirilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala