Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2015eko apirilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1889

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 15ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces erakunde sanitario integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 27ko EHAA, 227. zk.), Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko erabakiaren bidez, Ezkerraldea Enkarterri Cruces zerbitzu-erakunde sanitario integratua sortu zen, zeinetan ordura arte zeuden Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea eta Gurutzeta Unibertsitate Ospitalea zerbitzu-erakundeak integratu baitziren.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces erakunde sanitario integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.); Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretuarekin bat; sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuarekin bat, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Mikel Torrontegui Fernández jauna, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko mediku egoiliarra, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces erakunde sanitario integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Bigarrena.– Maria Extremiana Eguía andrea, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko egoiliarra, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces erakunde sanitario integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide kargutik kentzea.

Hirugarrena.– Marta Álvarez Rincón andrea, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko egoiliarra, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces erakunde sanitario integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide kargutik kentzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake, Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala