Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1844

IRAGARKIA. Honen bidez, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, hainbat zehapen-espedienteen instrukzio-egilea den aldetik, emandako ebazpen-proposamenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan xedatutakoa hausteari dagozkionak.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzako jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunek 15 egun baliodun izango dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia.

(Ikus .PDF)

Erandio, 2015eko apirilaren 17a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala