Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1842

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazten da Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2015eko otsailaren 26ko Ebazpena, dirua itzultzeko 48-PC-H-2013-621 espedientea ebazten duena.

Iker Freire Vivien-i ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez hark emandako helbidean (Lehendakari Agirre kalea 5 ezk., 2. B, 48510 Trapagaran, Bizkaia), iragarki hau argitaratu behar da.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jasotako Laguntza: Merkataritzako saltokiak modernizatzeko 2013ko laguntza-programa.

Laguntza emateko ebazpena: 2013ko urriaren 31ko Ebazpena, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena.

Eskatutako itzulketa: 135,42 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Iker Freire Vivien), espediente-zenbakia (48-PC-H-2013-621), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala