Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1839

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 45/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrez-ek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko ZLUPeko Idazkari judiziala naizenak,

Fede ematen dut:

DVC 45/14 zenbakiko hitzezko judizioan, 2015/03/27an epaia eman duela Ángela Fernández Zabalegui andreak, epaitegi honetako epaile denak.

Ivan Darío Quintero Parra jauna lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezakeela.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala