Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1838

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 640/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 640/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Servicios y Explotaciones Martin, S.A.

Abokatua: Jose Villoria Fernandez.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Begoña Larrea Zabala.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 45/2015 epaia eman zen 2015-03-18an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Basterrechea Aldana prokuradore jaunak Servicios y Explotaciones Martín, S.A.ren izenean Begoña Larrea Zabala andrearen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, demandatua demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut:

1.– Sei mila berrehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita bost zentimo (6.274,25).

2.– Zenbateko horren legezko interesak, interpelazio judiziala egin zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta bien baturaren prozesuko interesak, epai honen egunetik sortutakoak, hala dagokionean.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4690 0000 02 0640 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Begoña Larrea Zabala demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala