Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1832

8/2015 DEKRETUA, apirilaren 9koa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren burua kentzeko eta izendatzeko dena.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Gizarte Kontseilua arautzen du Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernuan eta zuzendaritzan gizarteak parte hartzeko organo bezala.

Aipatu Legearen 71. artikuluaren arabera, kontseiluburua lehendakariak izendatuko du unibertsitate gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak proposatu ondoren, eta izendapena lau urteko agintaldirako izango da.

Lehendakariaren apirilaren 25eko 16/2013 Dekretuaren bitartez, Asier Aloria Sánchez jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu izendatu zen.

Lau urteko agintaldia igaro ez bada ere, Asier Aloria Sánchez jaunak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu kargutik kentzeko eskatu du.

Beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Asier Aloria Sánchez jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanarengatik.

2. artikulua.– Joseba Agustín Eizaguirre Agote jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren buru izendatzea.

3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala