Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2015eko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1822

IRAGARKIA, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen zenbait ebazpen jakinarazteko dena.

Ondoren adierazten diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten diet Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeek euren eskabideen kontrako edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela.

Ezinezkoa izan da ebazpenak jakinaraztea eta, hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eskatzaile orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten.

Emandako ebazpenak aurkaratzeko, dagokion Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen idazkariaren aurrean idazkia aurkeztuko da, jakinarazpen hau egin ondoko bost eguneko epean, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, aipatu ebazpenen kopia jaso ahalko da, Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen dagokion egoitzan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 14a.

Justiziako zuzendaria,

MANUEL VALÍN LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala