Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2015eko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1820

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko geltokietan eta geralekuetan arotzeriako mantentze lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Arotzeriako mantentze lanak, ETS-ko geltokietan eta geralekuetan. A lotea, Bizkaian, eta B lotea, Gipuzkoan.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 39. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hamasei miIa (116.000) euro, BEZik gabe. A lotea, berrogeita hamasei mila (56.000) euro, BEZik gabe. B lotea, hirurogei mila (60.000) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko martxoaren 25a.

b) Esleipenduna: A lotea, Bizkaian, Xabier Ruiz Lobato (Xaigor Ebanistería Carpintería). B lotea, Gipuzkoan, Mikel Arteaga Elkano (Carpintería Arteaga).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: A lotea, berrogeita hamasei mila (56.000) euro, BEZik gabe. B lotea, berrogeita hamasei mila (56.000) euro, BEZik gabe.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte.

Bilbao, 2015eko apirilaren 16a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala