Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2015eko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1817

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 100/2011 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Bustamante Martin prokuradoreak Claudia Milena Giraldo Rodríguezen izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, Hector Fabian Hernandezen aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Prozeduran fiskaltzak hartu du parte. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

a) XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala guraso biei esleitzen zaie; baina ama, Claudia Milena Giraldo Rodriguez, baino ez da ahalaz baliatuko. Amak izango du, semea dela-eta, guraso-ahalaren eremuan sartzen diren erabakiak hartzeko ardura, adingabearen aitaren baimena izan beharra izan barik.

b) Adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio.

c) Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezartzen.

d) Hernandez jaunak 250 euro jarriko ditu hilero bere seme adingabearen mantenu-gastuetarako, eta diru hori hilaren lehenengo bost egunen barruan ingresatuko du Giraldo andreak adierazten duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIak izandako aldaketen arabera, 2016ko apirilaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak –medikoak, kirurgikoak, egin beharreko bidaiak eta, oro har, etxebizitzaren, mantenuaren, jantzien eta hezkuntzaren beharrizanak gainditzen dituztenak– aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, eta, horretarako, aurretik, zaintza duen gurasoak aurrekontua edo faktura aurkeztu beharko du.

e) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaian), bi mila eta hamabosteko martxoaren seian.

Hector Fabian Hernandez non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Getxo (Bizkaia), 215eko martxoaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala