Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2015eko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1806

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak abiarazteko proiektuak burutzeko laguntza-programa (NETs programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan araututako laguntzen 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu hori aldatu egin zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaz eta baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaz ere. NETs programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitate-printzipioa. Hori dela eta, oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak abiarazteko proiektuak egiteko laguntza-programa (NETs programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak 19. artikuluko 5. paragrafoan xedatzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Agindu hori, 2009ko abenduaren 23ko Aginduaz eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduaz aldatu zen.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen; beraz, araudi erkideak informazioari eta publizitateari buruz xedatzen dituen baldintzak bete beharko dira.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak abiarazteko proiektuak burutzeko laguntza-programa (NETs programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan araututako laguntzen 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda; betiere Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenez emandako ebazpenean oinarriturik. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da. Agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduaz eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduaz aldatu zen.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du, programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala