Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2015eko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1804

866/2015 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Andoni Arcelay Salazar jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 23ko 461/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 4ko EHAAn (43.zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Andoni Arcelay Salazar jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Andoni Arcelay Salazar jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Fakultatibo Espezialista GSUko Medikua lanpostu funtzionalaren 24749 plazaren titularra dena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

Lehena.– Andoni Arcelay Salazar jauna izendatzea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko apirilaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Andoni Arcelay Salazar jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala