Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EVOLO KOOP. E.
1741

IRAGARKIA, Evolo, S. Coop. kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeari buruzkoa.

Vitoria-Gasteizko Evolo, S. Coop. kooperatiba-sozietateko Bazkideen Batzar Nagusiak, Vitoria-Gasteizko Aldabe kaleko 7. zenbakiko etxabean daukan sozietatearen egoitzan 2014ko abuztuaren 29an batzartu ostean, bilkura unibertsal berezian, legez eta estatutuz ezarritako beharrezko gehiengoz, erabaki du kooperatiba erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea. Sozietate horren izena Evolo Idi, S.L. izango da. Sozietate horrek kooperatibak zituen egoitza eta xede berdinak izango ditu, eta bederatziehun eta bost mila zortziehun eta hamasei (905.816) euroko kapital soziala. Horren berri ematen da, legezko ondorio egokiak izan ditzan eta indarrean dagoen Euskadiko Kooperatiben Legearen 85. artikuluko 1.c) paragrafoan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz (Araba), 2014ko abuztuaren 29a.

Administratzaile bakarra,

AITZOL FERNANDEZ AGUIRREZABALA.


Azterketa dokumentala