Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1737

IRAGARKIA, Honen bidez, 20A001-42-2014 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2015eko otsailaren 3an egindako ebazpen-proposamena jakinarazten da. Haren titularra Instalaciones Eurogas, S.L. da, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Izapidetutako espedienteari dagozkion egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Easo kalea 10, Donostia), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertu eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala