Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1734

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, H_2014_20_3560 espedienteari buruzkoa.

Jose Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da María del Coro San Vicente Riberari H_2014_20_3560 espedientean jasotako helbidean agiriak aurkezteko errekerimendua berariaz jakinarazi. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta harekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

– Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik edo bost urte segidan azken hamar urteetan. Erroldatze-agiri horretan bizilekuan bizi diren pertsona guztiak agertu behar dira.

– Eskatzaile eta bikotekidearen nortasun egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

– Hirugarren interesatuaren datuen alta-fitxa, eskatzaileari ordaindu ahal izateko.

– Familia-liburuaren fotokopia konpultsatua; bertan diru-laguntzaren kausa diren adingabekoek eskatzailearen edo eskatzaileen seme-alabak bezala agertu behar dute.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015, Donostia / San Sebastián), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala