
70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1732
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, L_2014_20_2551 espedienteari buruzkoa.
Jose Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, ezin izan zaio Izaro Elorza Santanari L_2014_20_2551 espedientean jasotako helbidean agiriak aurkezteko errekerimendua berariaz jakinarazi. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; halaber, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:
– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan benetan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik edo bost urte segidan azken hamar urteetan. Erroldatze-ziurtagiri horretan bizilekuan bizi diren pertsona guztiak agertu behar dira.
– Eskatzailearen bikotekidearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.
– Datu ekonomikoen baimen-inprimakia behar den bezala beteta eta sinatuta.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalea 70-2, 20015, Donostia), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.
RSS