
70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
1724
IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasun Barrutiko pazienteei egonaldi erdiko ospitale-laguntza psikiatrikoko zerbitzuak emateko xedea duen kontratua esleitu egin dela argitara emateko dena (Espedientea: PN 23/2015-GSP).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.
c) Espediente-zenbakia: PN 23/2015-GSP.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.
b) Gipuzkoako Osasun Barrutiko pazienteei egonaldi erdiko ospitale-laguntza psikiatrikoko zerbitzuak ematea.
c) Loteak eta zenbakia: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, lehia-faltagatik.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.
a) Zenbatekoa: 3.807.595 euro.
b) Kontratuaren iraupena: 2015eko martxoaren 18tik 2015eko abenduaren 31ra.
c) Luzapenak: bai.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2015eko martxoaren 13a.
b) Kontratista: San Juan de Dios Ospitalea (Donostia).
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 3.807.595 euro.
Donostia, 2015eko martxoaren 31.
Kontratazio Organoa,
RAFAEL URIBARREN AXPE.
RSS