Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1723

EDIKTUA, familia-harrera indargabetzeko bideratutako 768/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

768/2014 familia-harrera indargabetzea.

Alderdi demandatzailea: Xunta de Galicia Conselleria de Traballo e Benestar.

Gaia: familia-harrera indargabetzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

45/2015 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko otsailaren hogeita zazpia.

XEDAPEN ZATIA

Casimiro Arezes Dasilva eta Aurora Pazos Rodríguez amaldeko aiton-amonek XXXXX adingabearen alde egindako familia-harrera amaitu dela erabaki da. Egin bedi auto honen lekukotza, eta eman bekio eskatzaileari.

Auto honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegian, ondorio bakarrarekin eta bost eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Manuel González Barbera jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean argitaratzea erabaki da, autoa Manuel González Barbera jaunari jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala