Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1722

EDIKTUA, 190/2013 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Hor, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa baiesten duen epaia eman da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zen, eta, erabaki horren bitartez, uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiak zirela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zen, eta, erabaki horren bitartez, «uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiak zirela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari». Hori horrela, jakinarazten da 1/2013 Ebazpenaren aurka Radio Estudio, S.A. sozietateak sustatutako 190/2013 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman dela 2014-11-07an. Epai hori irmoa da eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

«Baietsi egiten dugu María Leceta Bilbao auzitegietako prokuradoreak Radio Estudio, S.A. sozietatearen izenean eta ordez jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren kontrakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zen, eta, erabaki horren bitartez, uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiak zirela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari. Horrenbestez, baliogabetu egiten dugu errekurritutako erabakia eta administrazio demandatua kondenatu egiten dugu lehiaketaren prozedura egintza horren aurreko unera eramatera. Ondorioz, errekurtsogilearen alde mahaiak egin zuen lizentziaren esleipen-proposamena behin betiko esleipen-proposamen bihurtzen dugu, eta prozeduraren kostuak demandatuari ezartzen dizkiogu.»

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2014ko abenduaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala