
70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKO LEGEBILTZARRA
1718
ERABAKIA, 2013ko azaroaren 28koa, Eusko Legebiltzarren Osoko Bilkurarena, Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Eusko Legebiltzarrak, 2013ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren, erabaki zuen Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kide bat izendatzea.
Lehendakaritza honek, Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 105.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz, agintzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila erabaki hori.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
Eusko Legebiltzarrak, 2013ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, Idoia Mendia Cueva andrea izendatu du Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen administrazio-kontseiluko kide Carlos Gorostiza Orbañanos jaunaren ordez, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan, martxoaren 27ko 8/1998 Legearen 3. artikuluak aldaturikoan, adierazitakoari jarraituz eta proposatutako hautagaiaren bateragarritasun-egoeraren gainean Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren.
Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ziurtagiri hau egiten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin, Gasteizen, 2013ko azaroaren 28an.
Mahaiko lehen idazkaria,
ANTONIO DAMBORENEA BASTERRECHEA.
Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
RSS