Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKO LEGEBILTZARRA
1717

ERABAKIA, 2013ko urriaren 17koa, Eusko Legebiltzarren Osoko Bilkurarena, Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.

Eusko Legebiltzarrak, 2013ko urriaren 17an egindako osoko bilkuran, Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren, erabaki zuen Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kide bat izendatzea.

Lehendakaritza honek, Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 105.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz, agintzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

Eusko Legebiltzarrak, 2013ko urriaren 17an egindako osoko bilkuran, Iker Merodio Urbaneja jauna izendatu du Euskal Irrati-Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko kide, Juan José Baños Loinaz jaunaren ordez, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 7. artikuluko 2. paragrafoan, martxoaren 27ko 8/1998 Legearen 3. artikuluak aldaturikoan, adierazitakoari jarraituz eta proposatutako hautagaiaren bateragarritasun-egoeraren gainean Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren.

Eta horrela jasota geratzeko, eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ziurtagiri hau egin da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin, Gasteizen, 2013ko urriaren 17an.

Mahaiko lehen idazkaria,

ANTONIO DAMBORENEA BASTERRECHEA.

Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala