Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2015eko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1716

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzarena, Arartekoa erakundearen titularraren egitekoak amaitutzat jotzen dituena.

2014ko urriaren 15ean amaitu zen arartekoak izendatua zuen bost urteko jardute-epea. Kargua hutsik geratu zen arren, erakundeko titularrak, Iñigo Lamarca Iturbe jaunak, arartekoaren egitekoak betetzen jarraitu du bere ondorengoak kargua hartu bitartean. Gaur, 2015eko apirilaren 15a, beteko da jardunean aritze-aldiko sei hilabeteko epea, eta Eusko Legebiltzarrak ez du izendatu oraindik titular berririk.

Ondorioz, eta otsailaren 27ko 3/1985 Legeak, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzekoak, 7.5 artikuluan aurreikusten duenari jarraituz, Lehendakaritza honek erabaki hau hartu du:

Lehenengo artikulua.– Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzekoak, 7.1.b artikuluan, eta harekin loturik dagoen 5.3 artikuluan, dioenari jarraituz, Iñigo Lamarca Iturbe jaunak utzi egingo dio arartekoaren egitekoak betetzeari.

Bigarren artikulua.– Aipatutako legearen 8. artikuluan aurreikusitakoa betez, ondokoak, Julia Hernández Valles andreak, bere gain hartuko ditu arartekoaren egitekoak harik eta Eusko Legebiltzarrak titular berria izendatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala